Kuadrillategikoen irteera derioko JumpYard-era
2026-02-20
Joan zen otsailaren 8an Lezoko eta Pasaiako Kuadrillategiko eta Faktoriako gazteek irteera egin zuten Derioko Jumpyard jolas aretora. Eguraldi euritsuari aurre eginez, 117 gazte eta 15 hezitzaile goizeko 9:00etan abiatu ziren nor bere herri edo barrutitik.
Oarsoaldea Garapen Agentziak Enpatikonomia, enpresentzako jardunaldia egingo du martxoaren 13an
2026-02-20
Ingurua eta ingurukoak kontuan hartzen dituen ekonomia inklusiboa da enpatikonomia eta ardatz hori hartuta, datorren martxoaren 13an, ostiralez, Oarsoaldea Garapen Agentziak antolatutako enpresei zuzendutako jardunaldia egingo da Errenteriako Agustinak Zentroan.
OARSOALDEKO ESKOLA KIROLA, 2030 AGENDAREN ILDOTIK, DESPLAZAMENDU JASANGARRIEN ALDEKO APUSTU SENDOA
2026-02-12
2024-2025 ikasturtean, Oarsoaldeko eskola-kirolari lotutako desplazamenduen %45,18 modu jasangarrian egin ziren, hau da, ingurumena errespetatzen zuten 5.400 desplazamendu baino gehiago.
ZUBISUALAK: ILUSTRAZIOA, EUSKARA ETA ANIZTASUNA PRAKTIKAN
2026-01-26
ZuBisualak Mintzagun tailer berriak otsailan Iñaki Martiarena “Mattin” ilustratzaile ezagunaren eskutik.
Euskarazko produktuen katalogo berria kalean da
2025-12-01
Gabonetan opariak ederragoak euskaraz. Gure eskualdean, Olentzero eta Mari Domingi guztiak poztuko dira jakitean Oarsoaldeko Euskara Batzordeak 0 urtetik 16 urtera bitarteko haur eta gazteentzat prestatutako Euskarazko Produktuen Katalogo berria plazaratu dela jakiteaz, ideia mordoa gabon hauetan euskaraz oparitzeko, maitasunez eta arduraz.
Mikro-sukaldaritza tailerrak Oarsoaldeko euskaltegietan: pintxo hotzak eta goxoak euskaraz
2025-11-25
Edozein otordurentzako egoki eta goxo gertatuko den pintxo hotz sorta bat prestatzen ikasiko dute Carlos Nuez sukaldariarekin Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleek datozen bi asteetan. “Mikro-sukaldaritza" izeneko tailerrak egingo dituzte azaroaren 17tik abenduaren 10era bitartean, Oarsoaldeko 6 euskaltegietan.
2025-11-24
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak 2010az geroztik banatzen duen Oarsoarrak Euskararen Saria hiru ostalaritza-espazio maitatu eta erroturi emango die aurten: Errenteriako Arkaitza tabernari, eta Oiartzungo Biok Janariak eta Gure Txoko jatetxeei.
HARREMANETARAKO
© Oarsoaldea Garapen AgentziaAZKEN TXIOAK
LOTURAK