2023-11-07
Eskualdeko gazteei euren gustuko erreferente euskaldunekin hitz egiteko eta egoteko aukera eskaintzea da Kuxkuxeroak egitasmoaren helburuetako bat. Kuadrillategin edo gazteei zuzenduriko bestelako egitasmoetan dabiltzan eskualdeko lau herrietako 12-18 urte arteko gazteei eskaintzen zaizkie saio horiek.
Julen Portillo, tiktoker eta influencer gaztea, izan da azaroaren 3an Oiartzungo gazteekin eta 17an Pasaiakoekin izango da.
Bestetik, Julen Castillo aktore oiartzuar gazteak Lezoko gazteak bisitatuko ditu hilaren 10ean, eta Errenteriakoak 17an.
Saio hauetan euren ibilbide profesionalaren eta bizipen pertsonalen berri ematen diete pertsona ezagunek gazteei eta horiek, haiei egiteko dituzten galderak prestatuta eramaten dituzte. Solasaldi ireki eta atsegina sortu ohi da gehienetan.
atzera
HARREMANETARAKO
© Oarsoaldea Garapen AgentziaAZKEN TXIOAK
AZKEN ALBISTEAK
ASMAZANK LEHIAKETA EGINGO DUTE KUADRILLATEGIKO GAZTEEK
EGUNERATZE JARDUNALDI ARRAKASTATSUA
Oarsoarrak Euskararen Sarien garaikurra berritzeko lehiaketa abian da
LOTURAK