Oarsoarrak

Albisteak

Eider Saez kuadrillategiko gazteekin

2025-11-17

Eskualdeko gazteei euren gustuko erreferente euskaldunekin hitz egiteko eta egoteko aukera eskaintzea da Kuxkuxeroak egitasmoaren helburuetako bat. Kuadrillategin edo gazteei zuzenduriko bestelako egitasmoetan dabiltzan eskualdeko lau herrietako 12-18 urte arteko gazteei eskaintzen zaizkie saio horiek.

Ikuskaren Mintzagun Sariko film laburren emanaldiak

2025-11-10

Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako Udalek, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bidez, Mintzagun Saria antolatu dute beste behin. 2012az geroztik, saria euskarazko film-labur onenari ematen zaio, eta helburua da euskara ikasten ari diren herritarrek hizkuntza erabiltzeko aukerak eta espazioak zabaltzea.

Euskaltegietako ikasleek Arizona antzezlana ikusiko dute Errenterian

2025-11-06

Txalo antzerki taldeak Arizona antzezlanaren bi emanaldi eskainiko ditu Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleentzat, azaroaren 17an, Errenteriako Niessen aretoan.

Aktibatuz! egitasmoak diagnostiko fasea amaitu eta inplementazio faseari ekin dio

2025-10-22

Oarsoaldeko kirol klubetan euskararen erabilera sustatzeko egitasmoa aurrera doa, eta urrats garrantzitsua egin berri du: diagnostiko fasea amaitu, eta inplementazio faseari ekin dio; diagnostikoaren emaitzak abenduan aurkeztuko dira.

EUSKARA IKASLEAK AHALDUNTZEKO TAILERRAK EUSKALTEGIETAN

2025-10-20

Euskaltegian euskara ikasi eta kalean, eguneroko bizitzan normaltasunez erabiltzera pasatzeko orientabideak, aholkuak eta estrategiak irakatsiko dizkiete euskara ikasleei Emuneko Ainhoa Lasak eta Inaxio Usarraldek. Izan ere, euskaltegietan euskara ikasten bada, gero egunerokoan erabiltzeko ikasten da, ez soilik titulu bat eskuratzeko edo maila gainditzeko. Ahalduntze tailer horiek datozen bi asteetan gauzatuko dira, urriaren 20tik 30era bitartean, Oarsoaldeko 6 euskaltegietan.

OARSOALDEKO OINHERRIREN LEHENENGO TOPAKETA PASAIAN

2025-10-09

Urriaren 1ean, Oarsoaldeko Oinherriren lehenengo topaketa burutu zen Pasaiako Juanba Berasategi kultur eraikinean. Oinherri Euskal Herriko herri hezitzaileen sarea da, eta udalerriak zein aisia, hezkuntza, kultura eta euskara arloko eragileak biltzen ditu “herri hezitzailearen” kontzeptua sustatzeko: hau da, espazio publikoa ikasketa-gune gisa ulertzen duen eta komunitatearen parte-hartze aktiboa hezkuntza-prozesuetan sustatzen duen eredua.

AKTIBATUZ! ESKUALDEKO KIROL KLUBETAN EUSKARA SUSTATZEKO PLANA AURKEZTU DUTE

2025-10-07

Orain arte egindako lanak eta egitasmoaren marka aurkeztu dituzte Oiartzunen egindako agerraldi jendetsuan

Guraso gara! kanpainak familien hizkuntza-ohiturei buruzko bideo berria estreinatu du

2025-09-29

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak  Guraso Gara kanpainaren baitan bideo berria sortu du, gurasoen eta familien hizkuntza-ohiturei buruzko hausnarketa sustatzeko. Ekimen berri honen bidez, eskualdeko familien eguneroko errealitatea hobeto ezagutzea eta euskararen transmisioa indartzea bilatzen da.

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak