Oarsoarrak

Albisteak

BARRA-BARRAREN IHES-GELAK ARRAKASTA

2023-11-20

Euskaraz lasai hitz egiteko bide ematen duen Barra-barra marka berriaren ihes-gela Errenterian izan da asteburu honetan, ostiraletik igandera.

Eskualdeko udaletako hainbat zinegotzik eta euskara teknikariek ongietorria egin zioten ihes-gelari ostiral arratsaldean. Lehenengo txanda eurek egin zuten hain zuzen ere.

‘17. logela’ du izena ihes-gelak eta honela laburbiltzen du istorioaren abiapuntua bere web orrialdean: “T hotel luxuzko hotel kateak ehun urte daramatza euskal herritarrik ezagunenen loa zaintzen mundu osoan zehar. Urteurren borobil honetan, ibiltari bilakatu da, herritar guztiei bere izaretan lo egiteko pribilegioa eskaintzeko”.

Gustura ibili dira hotel berezi horretara sartu-atera egin duten gainerako 20 txandatako herritarrek, barre-algara artea eta izu puntu batekin.


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak