Oarsoarrak

Albisteak

MIKRO IPUINAK SORTZEN IKASTEKO TAILERRAK EUSKALTEGIETAN

2025-01-17

Mikro ipuinak nola sortu ikasiko dute Idoia Torregarai komunikatzailearekin Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleek datozen bi asteetan. “Mikro ipuinak sortzen ikasteko tailerrak" izeneko saioak egingo dituzte urtarrilaren 21etik otsailaren 5era bitartean, Oarsoaldeko 6 euskaltegietan.

 

 

Oarsoarrak Euskararen Sariaren garaikur berria sortzeko lehiaketa antolatu dute Oarsoaldeko lau udalek

2025-01-15

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak urtero antolatzen dituen Oarsoarrak Euskararen Sarietako garaikurra berritzeko asmoz, lehiaketa jarri du abian. Lehiaketara aurkeztuko diren lanen artean aukeratuko du etorkizunean sarien irudia izango dena.

 

XSAKARA KUADRILLATEGIKO GAZTEEKIN

2025-01-09

Eskualdeko gazteei euren gustuko erreferente euskaldunekin hitz egiteko eta egoteko aukera eskaintzea da Kuxkuxeroak egitasmoaren helburuetako bat. Kuadrillategin edo gazteei zuzenduriko bestelako egitasmoetan dabiltzan eskualdeko lau herrietako 12-18 urte arteko gazteei eskaintzen zaizkie saio horiek.

 

EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGO BERRIA KALEAN

2024-11-29

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak 0 urtetik 16 urtera bitarteko haur eta gazteentzako Euskarazko Produktuen Katalogoa argitaratu du. www.katalogoa.eus webean dago eskuragarri.

Kanpora Sartzen antzerki emanaldia Niessenen

2024-11-27

Abenduaren 3an, Txalo antzerki taldearen eskutik, “Kanpora sartzen” antzezlanaren bi emanaldi izango dira Errenteriako Niessen aretoan euskaltegietako ikasleentzat.

 

Abian da Oarsoarrak Euskararen Sariaren garaikur berria hautatzeko lehiaketa

2024-11-26

Oarsoarrak Euskararen Sariak etenaldi bat egingo du eta 2024. urtea garaikur berria hautatzeko baliatuko du. Horretarako, eskualdeko artista guztiei zuzendutako lehiaketa bat iragarri du.

 

MINTZAGUN EUSKARAZKO FILM-LABUR LEHIAKETAK BADU IRABAZLEA

2024-11-25

Pasaiako Trintxer Kulturala elkarteak antolatutako IKUSKA Pasaiako Badiako nazioarteko film laburren erakustaldiak helburuen artean du euskarazko film laburren ekoizpena eta zabalkundea sustatzea. Kezka horretatik abiatuz, MINTZAGUN euskarazko film labur onenari SARIA ekimena jarri zuen abian 2012an, Oarsoaldeko Euskara Batzordearekin eta Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako Udalekin elkarlanean. Euskararentzako aukerak eta espazioak ugaritzeko helburua du ekimenak.

‘Hizkuntzen Irabazia’ foroak 16 hizkuntza gutxitu bilduko ditu

2024-11-25

Azaroaren 26 eta 27an Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian egingo den 'Hizkuntzen irabazia' kongresuak hizkuntzek ekonomiari egiten dioten ekarpena balioan jarriko du.

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak