Oarsoarrak

Albisteak

2024KO UDABERRIKO KUXKUXEROAK

2024-05-08

Kuxkuxeroak eskualdeko gazteei euren erreferente euskaldun gogokoenekin bertatik bertara egoteko aukera ematen die.

 

Eskualdeko gazteei euren gustuko erreferente euskaldunekin hitz egiteko eta egoteko aukera eskaintzea da Kuxkuxeroak egitasmoaren helburuetako bat. Kuadrillategin edo gazteei zuzenduriko bestelako egitasmoetan dabiltzan eskualdeko lau herrietako 12-18 urte arteko gazteei eskaintzen zaizkie saio horiek.

Orain, maiatzean, batetik, María Blanco, bakarrizketari eta aktore gaztea, izango da hilaren 10ean Lezoko gazteekin, eta 31n, Pasaiakoekin.

Bestetik, Andoni Ollokiegi sanjuandar abeslari gazteak Errenteriako gazteak bisitatuko ditu hilaren 24an.

Saio horietan euren ibilbide profesionalaren eta bizipen pertsonalen berri ematen diete pertsona ezagunek gazteei eta horiek, haiei egiteko dituzten galderak prestatuta eramaten dituzte. Solasaldi ireki eta atsegina sortu ohi da gehienetan.


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak