Oarsoarrak

Euskara, ezagutzetik erabiltzera

 

Lehen hitza euskaraz egiteak erabilerari bide ematen dio, ateak zabaltzen dizkio euskarari.

 

Erabilera ezagutzari lotuta dago. Euskaraz ulertzeko edo hitz egiteko gai direnek hori erabiltzea da gakoa, ezagutzatik erabilerara eta ekintzara pasatzeko.

Oarsoaldean helburu horri begira irudikatzen ditugu euskararen ezagutza eta, batez ere, erabilera sustatzeko datozen urteetako proiektu eta ekintzak. Hau da, eskualdean normaltasunez eta naturaltasunez lehenengo hitza euskaraz egitea.

Oarsoarrak komunitatea, hizkuntza jarrerari dagokionez, komunitate anitza da, baina gehiengo zabal bat euskaraz ulertzeko gai da. Eskualdeko adierazleetatik ondorioztatzen da eskualdean lehen hitza euskaraz egiteko gaitasuna duen herritar asko dagoela (%65 baino gehiago).

 

 

'EUSKARA ezagutzetik erabiltzera' kanpainak Oarsoaldeko herritar guztiak euskaraz naturaltasunez bizitzera gonbidatzen ditu

Oarsoarrak komunitateak eskualdeko hainbat xede-talderen lanketa egiten du: gurasoak eta familiak, gazteak, merkatari eta ostalariak eta herritar berriak, besteak beste, lan mundutik aisialdira bitarteko esparru guztiak barneratuz.

6 erronka zehaztu ditugu elkarrekin betetzeko asmoarekin:

  • Haurrak dauden familia bakoitzean euskara aktiboki lantzea, euskara transmititu dadin. 
  • Gazteek euskara modu naturalean euren bizimoduan txertatzea eta euskarazko hizkuntza ohiturak finkatzea. 
  • Merkataritza-ostalaritza sektorean euskararen erabilera areagotzea.
  • Lan munduan euskararen erabilera areagotzea.
  • Herritar orok euskararen aldeko jarrera aktiboa har dezan sustatzea.
  • Euskaraz bizitzea prestigiatzea.

Hori guztia eskualde barneko zein kanpoko saretzea sustatuz egin nahi dugu.

Orain arte bi bideo prestatu ditugu. Ikusi eta animatu euskaraz bizitzera!

 

GAZTEAK

LAN-MUNDUA

 

 

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak