2025EKO UDABERRIKO KUXKUXEROAK
2025-05-13
Eskualdeko gazteei euren gustuko erreferente euskaldunekin hitz egiteko eta egoteko aukera eskaintzea da Kuxkuxeroak egitasmoaren helburuetako bat. Kuadrillategin edo gazteei zuzenduriko bestelako egitasmoetan dabiltzan eskualdeko lau herrietako 12-18 urte arteko gazteei eskaintzen zaizkie saio horiek.
EUSKARAK GARAIKUR BERRIA DU OARSOALDEAN
2025-05-09
Gema Lizarralde artista donostiarraren Sustraiak II lana izango da Oarsoarrak sarietako garaikur berria.
BIZKARRA ZAINTZEN IKASTEKO TAILERRAK EUSKALTEGIETAN
2025-05-07
Gure hezurdura, orokorrean, eta, bereziki, bizkarrezurra zaintzeko jarraibideak emango dizkie Xabier Mendiaraz kiro-praktikoak Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleei datozen hiru asteetan. “Bizkarra zaintzeko jarraibideak" izeneko tailerrak egingo dituzte maiatzaren 13tik ekainaren 4ra bitartean, Oarsoaldeko 6 euskaltegietan.
EUSKARALDIAN EGIN ARGAZKIA EUSKARARI
2025-04-29
Euskararen Paparazziak argazki lehiaketaren zazpigarren edizioa antolatu du Oarsoaldeko Euskara Batzordeak. Aurreko edizioetako bideari jarraituz, argazkigintza merkataritzarekin eta ostalaritzarekin lotzen duen lehiaketa martxan da berriz ere Oarsoaldean. Aurtengo edizioa eskualdeko Euskaraldiko ekintza izango da.
EUSKARALDIKO EUSKAPARATE LEHIAKETAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK DA
2025-04-22
Euskaraldiaren asmo eta helburuekin bat eginez, Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako Udalek, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bitartez, merkataritza, ostalaritza eta gainerako saltokietako erakusleihoak nahiz saltokiak apaintzeko lehiaketa antolatu dute hirugarren aldiz.
Baditu irabazleak aurtengo Kuadrillategiko Asmazank! lehiaketak
2025-04-08
Asmazank izeneko lehiaketan hartu dute parte Oarsoaldeko Kuadrillategiko gazteek.
2025-03-31
2024ko errenta aitortzeko epea zabaltzera doan honetan, Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako Udalek dei egin diete Oarsoaldeko zergadun guztiei errenta aitorpena euskaraz egiteko eta, bidenabar, ogasunarekin harremana euskaraz izatera animatu dituzte herritarrak.
KUADRILLATEGIKOAK DERIOKO JUMPYARD-EN IZAN DIRA
2025-03-27
Joan zen martxoaren 23an egun pasa bikaina egin zuten Oarsoldeko Kuadrillategiko gazteek Derioko Jumpyard-en.
HARREMANETARAKO
© Oarsoaldea Garapen AgentziaAZKEN TXIOAK
AZKEN ALBISTEAK
Gerturatu euskarara, ongi etorri euskarara!
Errenta aitorpena euskaraz egiteak saria du
Oarsoaldeko Eskola Kirolean gero eta gehiago dira desplazamendu jasangarriak
LOTURAK