Oarsoarrak

Albisteak

MARINA PEROSANZ ZUZENDARIAREN "MUSKIL" LANAK IRABAZI DU EUSKARAZKO FILM-LABURREN MINTZAGUN SARIA

2023-11-27

Pasaiako Trintxer Kulturala elkarteak antolatutako IKUSKA Pasaiako Badiako nazioarteko film laburren erakustaldiak helburuen artean du euskarazko film laburren ekoizpena eta zabalkundea sustatzea. Kezka horretatik abiatuz, MINTZAGUN euskarazko film labur onenari SARIA ekimena jarri zuen abian 2012an, Oarsoaldeko Euskara Batzordearekin eta Lezo, Errenteria, Oiartzun eta Pasaiako Udalekin elkarlanean. Euskararentzako aukerak eta espazioak ugaritzeko helburua du ekimenak.

Hala, azaroaren 16tik 22ra bitartean, Oarsoaldeko sei euskaltegietako ikasleek Ikuska festibalera aurkeztutako euskarazko 6 film-labur ikusi dituzte herriko aretoan, euskaltegian nahiz nork bere etxean. Film horien artean gustukoena edo onena bozkatu eta aukeratu dute. Bozkak bilduta, aurtengo euskarazko film-labur onenaren Mintzagun saria Marina Perosanz zuzendariaren “Muskil” lanarentzako izan da.

Euskarazko film labur onenaren Mintzagun sariak 600€ko diru-saria eta garaikurra izaten ditu.

Euskaraz ekoitzitako lanek ibilbide luzeagoa egin dezaten eta, hartara, ekoizpen gehiago izan dadin sustatzea da ekimen honen helburua.


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak