KUADRILLATEGIKOAK DERIOKO JUMPYARD-EN IZAN DIRA
2025-03-27
Joan zen martxoaren 23an egun pasa bikaina egin zuten Oarsoldeko Kuadrillategiko gazteek Derioko Jumpyard-en.
MUGITU GORPUTZA, INDARTU HIZKUNTZA!
2025-03-24
Eskualdeko gimnasio eta soinketa zentroetan euskararen presentzia sustatzeko lanketa aurkeztu dute udalek
ESKUALDEKO KIROL KLUBETAN EUSKARA SUSTATZEKO PLANA JARRI DUTE ABIAN OARSOALDEKO LAU UDALEK
2025-03-21
Joan zen martxoaren 13an, Oiartzungo Elorsoro Kiroldegian, Oarsoaldeko kirol klubetan euskara sustatzeko egitasmoaren aurkezpena egin zuten Soziolinguistika Klusterrak eta Emunek.
OGIA ETXEAN EGITEN IKASTEKO TAILERRAK EUSKALTEGIETAN
2025-03-18
Etxean ogi goxo eta naturala egiten ikasiko dute Edurne Agirre okinarekin Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleek datozen hiru asteetan. “Ogia egiten ikasteko tailerrak" izeneko tailerrak egingo dituzte martxoaren 25etik apirilaren 10era bitartean, Oarsoaldeko 6 euskaltegietan.
ASMAZANK LEHIAKETA EGINGO DUTE KUADRILLATEGIKO GAZTEEK
2025-03-07
Asmazank izeneko lehiaketa egingo dute Oarsoaldeko Kuadrillategiko gazteek datozen bi ostiraletan.
EGUNERATZE JARDUNALDI ARRAKASTATSUA
2025-02-26
Otsailaren 24an Gipuzkoa osoko futboleko 98 entrenatzailek eguneratze jardunaldia egin zuten Errenteriako Merkatuzar eraikinean. Eguneratze jardunaldi horiek aldian-aldian antolatu ohi ditu Gipuzkoako Futbol Federazioak baina oraingo honek berezitasun bat izan du; erabat euskaraz gauzatu da. Oarsoaldeko Euskara Batzordearekin elkarlanean antolatu du futbol federazioak saio hori eta esan liteke arrakasta osoz gauzatu zela. Errenteriako Udaleko Kiroleko eta Euskara alorreko zinegotzi Leire Maziziorrek egin zien ongietorria entrenatzaileei eta federazioko arduradunei. Kepa Diez, Oier Agirrezabalaga eta Luki Iriarte izan ziren hizlariak. Saioen artea otordutxo baten bueltan solaserako aukera ere izan zuten parte-hartzaileek.
Oarsoarrak Euskararen Sarien garaikurra berritzeko lehiaketa abian da
2025-02-17
Edozein arte disziplinetako artistei zuzendutako deialdia zabalik da martxoaren 14ra arte.
2025-02-17
Datozen asteetan, Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleek Zaporeak elkarteak egiten duen lan solidarioa sakon ezagutzeko aukera izango dute. "Zaporeak: Zer da eta zertan aritzen da?" izeneko tailerren bidez, egoera zaurgarrian dauden pertsonei laguntzeko ekimen honek egiten duen lana ezagutuko dute.
HARREMANETARAKO
© Oarsoaldea Garapen AgentziaAZKEN TXIOAK
LOTURAK