Oarsoarrak

Albisteak

Astronomiari buruzko tailerrak euskaltegietan

2023-03-08

Aranzadi Zientzia Elkarteko Virginia Garciak emango ditu saioak, martxoaren 13tik 29ra bitartean, Oarsoaldeko 6 euskaltegietan.

Gauez Euskal Herriko zerura begiratzean ikusten duguna ulertzen irakatsiko die Aranzadi Zientzia Elkarteko Virginia Garciak Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleei datozen bi asteetan. “Astronomia: gure zerua ezagutzen” izeneko tailerrak emango ditu, martxoaren 13tik 29ra bitartean, Oarsoaldeko 6 euskaltegietan.

Egitasmoa hasi zenetik, 2012ko urrian, 54 tailer eskaini dira, euskara ikasten ari diren pertsonei gai erakargarri, berritzaileak eta gaurkotasunekoak hurbilduz, edozein gai euskaraz jorra daitekela eta ikasleak ulertzeko gai direla ohartaraziz.

Ikasturtero sei gai jorratzen dira Oarsoaldeko Euskara Batzordearen Mintzagun egitasmoko tailerretan.

2023-3-13: Oroitzene AEK (Lezo) Ordua: 17:30 - 19:00

2023-3-21: (Errenteriako Udal Euskaltegia) Ordua: 09:30 - 11:00

2023-3-22: Xenpelar AEK (Errenteria) Ordua: 09:00 - 10:30

2023-3-27: Intxixu AEK (Oiartzun) Ordua: 18:00 - 19:30

2023-3-28: (Pasaiako Udal Euskaltegia) Ordua: 17:00 - 18:30

2023-3-29: Txirrita AEK (Pasai Antxo) Ordua: 19:00 - 20:30


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak