Oarsoarrak

Albisteak

Lanbide heziketa duala euskaraz

2023-03-07

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak atzo eguerdian Arrasateko Garaia Teknologia Parkean egin zen “LH DuaLa Euskaraz” ekitaldian parte hartu zuen eskualdeko Eskolatik Lanera egitasmoa praktika on gisa aurkeztuz.

Ekitaldian Gipuzkoako hainbat enpresa eta ikastetxeri aitortza egin zitzaien LH dualean egindako urratsengatik. Aitortza egin zitzaien Ameztoi anaiak enpresari eta haren ikastetxe Don Bosco LHIIri, Adarra Lantresnak enpresari eta haren ikastetxe Usurbil LHIIri eta Erreka enpresari eta haren ikastetxe Mondragon Unibertsitateari.

Ekitaldian izan ziren LH duala gauzatzen duten Gipuzkoako Lanbide Heziketako ikastetxeak eta ikasleak hartzen dituzten hainbat enpresa eta horiekin batera Hezkuntza, berrikuntza, sustapen ekonomikoko eta euskara alorretako hainbat arduradun; Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Jokin Bildarratz Hezkuntzako kontseilaria, Maria Ubarretxena Arrasateko alkatea, Miren Dobaran HPSko zuzendaria, Garbiñe Mendizabal Gipuzkoako Foru Aldundiko euskara alorreko zuzendaria, Iker Estensoro erakunde bereko sustapen ekonomikoko zuzendaria eta beste hainbat.

LH Duala euskaraz egiteko azken urteetan egin diren aurrerapauso eta ahaleginak aipatu zituzten hizlarietako askok eta ildo berean sakondu beharra ere nabarmendu zen asko baita oraindik egiteko dagoena enpresen mundua euskalduntzeko.


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak