Oarsoarrak

Albisteak

Aurtengo Motxian Eby bideo-erronka lehiaketak baditu irabazleak

2023-03-30

Amaitu da aurtengo Motxian Eby bideo-erronka lehiaketa. Gazteak gustura aritu dira oraingo honetan ere Sua Enparantza zirikatzailearen gidaritzapean.

Lehenengo erronkaren irabazleak, gogoratuko zaretenez, Oiartzungo Oiartzuarrak taldea izan zen. Bigarren erronkaren irabazleak, berriz, Errenteriako Kuadri indartsuak taldearen bideoa izan zen. 150€ko sari bana irabazi zuten bi talde horiek.

Azkenik, herri guztietako gazteen bozak kontuan hartuta Motxian Ebyko sari nagusia aurten Pasai Antxoko Antxo 4 taldearentzako izan da eta 200€ko saria irabazi dute.

Zorionak irabazleei eta eskerrik beroenak parte hartu duzuen guztioi!

Aste Santuko opor onak izan!


atzera

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak