Oarsoarrak

Albisteak

SENDABELARREI BURUZKO TAILERRAK EUSKALTEGIETAN

2023-10-11

Erabilien eta eskuragarrien diren sendabelarrei buruzko ikastarotxoa emango die Nekane Martiarena aditu oiartzuarrak Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleei datozen bi asteetan. “Sendabelarrak” izeneko tailerrak emango ditu, urriaren 16tik 26ra bitartean, Oarsoaldeko 6 euskaltegietan.

Ikasturtero sei gai jorratzen dira Oarsoaldeko Euskara Batzordearen Mintzagun egitasmoko tailerretan. Gai bakoitzarekin tailer bana egiten da eskualdeko sei euskaltegietan. Ordu eta erdiko iraupena izan ohi dute saioek eta horien helburua gai erakargarri, berri eta gaurkotasunekoak euskaraz eskaintzea da. Hala, ikasle horien bizipenetan gai hori beti euskaraz ageriko da lehen kolpean behintzat. Edozein gai euskaraz jorra daitekeela eta ikasleak ulertzeko gai direla ohartaraztea ere helburu nagusien artean daude besteak beste.

• 2023-10-17: Txirrita AEK (Pasai Antxo) Ordua: 09:30 - 11:00

• 2023-10-19: Intxixu AEK (Oiartzun)) Ordua: 18:00 - 19:30

• 2023-10-24: Xenpelar AEK (Errenteria) Ordua: 15:00 - 16:30

• 2023-10-25: Oroitzene AEK (Lezo) Ordua: 18:00 - 19:30

• 2023-10-26: Pasaiako Udal Euskaltegia Ordua: 09:30 - 11:00

• 2023-10-26: Errenteriako Udal Euskaltegia Ordua:  16:30 - 18:00


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak