Oarsoarrak

Albisteak

Euskarazko produktuen katalogo berria kalean

2020-11-25

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak 0 urtetik 16 urtera bitarteko haur eta gazteentzako Euskarazko Produktuen Katalogoa argitaratu du. Musika, informatika, filmak, liburuak, aldizkariak, jostailuak, jokoak eta web helbideak biltzen ditu katalogo honek, aisialdirako produktuen artean euskaraz daudenak nabarmendu nahian. Produktu bakoitza zein adinetako jendearentzat den, gutxi gora-beherako prezioa, egilea eta beste ezaugarri batzuk aurkituko dituzue bertan. Izan ere, gero eta gehiago gara gure aisialdia, ikasketak edo bizitza euskaraz egin nahi dugunak eta euskarazko eskaintzak bilatu eta baliatzen ditugunak.

Oarsoaldeko Lanbide Heziketako Lantokiko Praktikak euskaraz sustatzeko proiektua Euskaraz, talentua gara! egitasmoko praktika ona izendatu da

2020-11-24

Don Bosco LHIIk, Blas de Lezo BHIk, Oarsoaldeko udalek eta hainbat enpresak hamarkada bat daramate Lantokiko Prestakuntza eta Duala (LP-Duala) euskaraz sustatzeko elkarlan proiektuan. Hori dela eta, ‘Euskaraz, talentua gara!’ lemapean martxan dagoen egitasmoak elkarlan hori Gipuzkoako erakunde, ikastetxe eta lantokietara praktika on gisa zabalduko du.

Egin argazkia euskarari eta irabazi saria

2020-11-20

Euskararen Paparazziak argazki lehiaketaren hirugarren edizioa antolatu du Oarsoaldeko Euskara Batzordeak. 2016an hasitako bideari jarraituz, argazkigintza merkataritzarekin eta ostalaritzarekin lotzen duen lehiaketa martxan da berriz ere Oarsoaldean.

Eredu euskaldunak gazteentzat

2020-11-20

Huntza taldeko Josune Arakistain izango da gonbidatu Lezon eta Pasaian azaroko azkeneko bi ostiraletan egingo diren Kuxkuxeroak egitasmoko saioetan

11 ikastetxe 11 tontor ekimena

2020-11-18

Egoera berrira egokituta, lanean jarraitzen dugu Oarsoaldeko Eskola Kirola antolatzen duten eragile guztiekin batera.

Oarsoaldeko Eskola Kirola Mahaiak, eskola kirolaren egoeraren aurrean ekimen berri eta osasuntsu honetan parte hartzera gonbidatu nahi ditu eskualdeko mendizale guztiak.

Erronkak gustuko badituzu, hemen duzu zure aukera.

Euskarazko film labur onenari mintzagun saria

2020-11-11

Aurten bost film-labur ikusiko dituzte euskaltegian.

Azaroaren 20ra arte Oarsoaldeko sei euskaltegietako ikasleek Ikuska festibalera aurkeztutako euskarazko 5 film-labur ikusiko dituzte euskaltegian. Film horien artean gustukoena edo onena aukeratuko dute, eta beraz, aurtengo Mintzagun saria nori emango zaion erabakiko dute. “Regina”, “Animal lovers”, “Nire eguneroko maitea”, “Oaia” eta “Babarrun txapelketa” dira ikasleek ikusiko dituzten euskarazko film-laburren izenburuak.

Euskaraldiko euskaparate lehiaketa

2020-11-10

Euskaraldiaren asmo eta helburuekin bat eginez, Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako Udalek, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bitartez, merkataritza, ostalaritza eta gainerako saltokietako erakusleihoak nahiz saltokiak apaintzeko lehiaketa antolatu dute.

Jatetxe eta tabernetan menuak euskaraz jartzeko aukera

2020-11-02

QR kodeen bidez Bezeroek zure plater eta produktu eskaintzak euskaraz ere irakurtzeko aukera izan dezaten, doako eskaintza egiten ari dira herrietako jatetxeei.

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak