2020-11-20
Haur eta gazteentzat euskara erakargarri egiteko bidean, beraientzat eredu izan daitezkeen pertsonekin erreferentzialtasuna lantzea garrantzitsua da.
Oarsoaldeko euskara batzordeak antolatzen duen Kuxkuxeroak egitasmoak hor eragin nahi du, gazteen eta beraien erreferente diren aktore, musikari, kirolariekin solasaldiak antolatuz, naturaltasunez euskaraz aritzeko. Pertsonaia horiekiko hizkuntzaren erreferentzia euskara izanik, gazteen artean euskararen erabilerari laguntzeko ekarpena izan daiteke.
Saioan bertan gazteek aldez aurretik bidalitako galderak irakurtzen dira bertaratutako gonbidatuak horiei erantzuteko eta momentuan bertan solasean aritzeko. Ondoren, gonbidatuak gazteekin batera dinamikaren bat burutzen du.
Azaroak 20an Lezon eta 27an
Pasaian Huntza taldeko Josune Arakistain izango da aurtengo Kuxkuxeroak egitasmoaren gonbidatua Lezon eta Pasaian antolatutako saioetan. Lehenengo hitzordua, azaroaren 20an ostiralean izango da, 19:00etan Lezoko Gelazan.
Egoerak baldintzatutako saioak izango dira aurten, edukiera mugatuarekin eta segurtasun-neurri guztiak bermatuz. Egitasmoa bera ere egoerak baldintzatuta atera da aurrera aurten.
atzera
HARREMANETARAKO
© Oarsoaldea Garapen AgentziaAZKEN TXIOAK
AZKEN ALBISTEAK
ASMAZANK LEHIAKETA EGINGO DUTE KUADRILLATEGIKO GAZTEEK
EGUNERATZE JARDUNALDI ARRAKASTATSUA
Oarsoarrak Euskararen Sarien garaikurra berritzeko lehiaketa abian da
LOTURAK