2020-11-18
Oarsoaldeko Eskola Kiroleko web orrian, zure ikastetxearen atalean, hainbat mendi tontor igotzeko proposamena ikusgai duzu. Tontor guztietara iritsi zarela frogatzeko aukera izan dezagun, zuk ateratako argazkia ikastetxeko eskola kiroleko koordinatzailearen helbide elektronikora bidali behar duzu.
· Argazki horretan agertu behar duena derrigorrez: zein tontor den adierazten duen plaka edo paisaia.
· Argazkian ager daitekeena: Zu edota zure familia Eskola Kiroleko arroparekin, ikastetxeko kamiseta soilik, mapan nabegazio marka, eguna eta ordua ziurtatuko duen telefono edo ordulari irudia…
11 tontorretatik 6 betetzen dituenak, “11 ikastetxe 11 tontor” egitasmoaren kamiseta berezia jasoko du. 11/11 egin dituenak opari berezia izango du. Urtarrilak 10erarte daukazu 11 tontorrak zureganatzeko epea!
Lotu botak eta goazen mendira!
TONTORRAK
1. Urdaburu
2. Igorin
3. Txoritokieta
4. Tximistarri
5. Elorrieta
7. San Markos
8. Aldura
10. Mendiola
11. Erroilbide-Txurrumurru
PASAIARENTZAKO AUKERAK (Oiartzunekin ez baita mugakide):
Ulia (234m)
OIARTZUNENTZAKO AUKERAK (Pasaiarekin ez baita mugakide):
San Martzial (249m)
Erlaitz (497m)
Pagoagalarre(339m)
Zalantzak badituzu edo edozein argibide beharko bazenitu: eskolakirola@oarsoaldea.eus
atzera
HARREMANETARAKO
© Oarsoaldea Garapen AgentziaAZKEN TXIOAK
AZKEN ALBISTEAK
ZABALIK DA KUADRILLATEGIN IZENA EMATEKO EPEA
LOTURAK