Oarsoarrak

Mintzagun

Mintzagun tailerrak

Mintzagun tailerrek helburu asko betetzen dituzte aldi berean; euskaltegietako ohiko dinamikatik at, euskaraz orotariko gaiak jorra daitezkeela ikusarazten diete euskara ikasleei eta herritarrei. Askok eta askok gai jakin horri buruzko lehen ezagutza euskararen bidez izango dute. Era horretako azalpen, tailer eta hitzaldi modukoak ulertzeko gai direla ere erakutsiko diete saioek, hala, motibazioa areagotuz. Galderak egin ahal izateak eta emailearekin, nahiz beste hartzaileekin, solasean jarduteko aukerak ere ikasle eta finkatze prozesuan mesede egingo diela sinetsita gaude. Erabilera natural bat ezagutuko dute eta eurak partaide izango dira.

Gai bakoitzeko sei tailer ematen dira eta sei horietako bat herritarrei irekia izaten da, txandaka, dagokion herriko areto públiko batean. Hala, beraz, urtean seina tailer egiteko asmoa dugu eskualdeko sei euskaltegietan: Errenteriako Udal Euskaltegia eta Xenpelar AEK Euskaltegia, Lezoko Oroitzene AEK Euskaltegia, Oiartzungo Intxixu AEK Euskaltegia, Pasaiako Udal Euskaltegia eta Txirrita AEK Euskaltegia. Euskaltegi bakoitzak bana herritarrei irekia antolatzen duela.

 

TAILERRETAN JORRATZEN DIREN GAIAK

Gaien aukeraketan aniztasuna bilatzen saiatzen gara beti. Azken urteotan, aromaterapia, lanean postura ezegokiak saihesteko heziketa, argazkigintza, ardo-dastatze, lehen sorospen, sexologia, astronomia, txalaparta eta pasta egiteko tailerrak izan ditugu, besteak beste. Tailer hauek emateko adituak diren pertsonak ekartzen ditugu beti.

 

Euskarazko Film-laburren Mintzagun saria

Pasaiako Trintxer Kulturala elkarteak antolatutako IKUSKA Pasaiako Badiako nazioarteko film laburren erakustaldiak helburuen artean du euskarazko film laburren ekoizpena eta zabalkundea sustatzea. Kezka horretatik abiatuz, MINTZAGUN euskarazko film labur onenari SARIA ekimena jarri zuen abian 2013an, Oarsoaldea Garapen Agentziarekin eta Lezo, Errenteria, Oiartzun eta Pasaiako Udalekin elkarlanean. Euskararentzako aukerak eta espazioak ugaritzeko eta euskaraz ekoitzitako lanek ibilbide luzeagoa egin dezaten helburua du ekimenak.  

 

Multimedia

Ekimenetako argazki, bideo eta audioak “Multimedia” atalean dituzue.

Albisteak

Albiste guztiak ikusi

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak