Oarsoarrak

Mintzagun

Mintzagun ekimenaren aurkezpena

2013-04-11

Mintzagun egitasmoa ezagutzera eman da Oarsoaldeko Euskara Batzordeak antolaturiko prentsaurreko batean honako hauen eskutik: Amaia Agirregabiria, Pasaiako alkatea, Miguel Mari Torrea, Pasaiako euskara zinegotzia, Irune Balentziaga, Errenteriako euskara zinegotzia, Garazi Cuesta, Lezoko euskara zinegotzia, Irati Etxebeste, Oiartzungo euskara zinegotzia, Borja Arbelaitz, Oarsoaldeko AEKren arduraduna, Begoña Lasa, Errenteriako udal euskaltegiaren idazkari akademikoa, Ane Olkotz, Pasaiako udal euskaltegiaren zuzendaria eta Garazi Legorburu, Fisioterapeuta.

Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakariak, Aiora Perez de San Romanek adierazi duenez, gure euskaltegietan, egungo metodologia eragingarriei esker, ederki bereganatzen dituzte euskaldungaiek hizkuntzaren oinarriak, eta elkarrizketa txukunak gauzatzeko adina ikastera heltzen dira. Euskara bereganatzea lortzen duen horietako askok ordea, gehienek ez esatearren, ez dute inguruan euskaraz hitz egingo dien inor izaten, familian, lagunartean… Euskaltegia izaten da eurentzako mintzatzeko gune bakarra. Behar horri erantzunez sortu da Mintzagun egitasmoa. Eskualdeko ikasleei eta euskara ikasi berri dutenei euskara erabiltzeko aukerak eskaintzeko, hain zuzen ere. Mintzagunek euskalduntzearen dimentsio soziala nabarmendu, indartu eta zabaldu nahi du.

Mintzagun izena eman diote erabilera guneak eskaintzea, ematea, helburu duen ekimena baita: “mintzatzeko gune”, “hitz egin dezagun”, “Mintzalagun”, denak biltzen baititu bere baitan.

Mintzagun ekimenak oraingoz hiru atal izango ditu: euskaltegietako tailerrak gai desberdinen inguruan (argazkigintza, postura egokien tailerra,…) dagoeneko gauzatzen ari direnak; Mintzagun jaia, euskara ikasleen jaia izango da, aurten lehen aldikoz egun pasa bat antolatu dute maiatzaren 11an egingo dena, larunbatez, Errenterian -eguerdiko 12:00etan, ongietorria, bisita gidatuak egingo dira Errenteriako parte zaharrean barrena, Flashmob-a Zumardian, Triki-poteoa egingo da tabernaz taberna, bazkaria Zumardian eta musika emanaldia; eta azkenik Mintzalaguna egitasmoa. Ekimen hau indartzeko neurriak hartuko dituzte, mintzalagunak ugaritzeko lanketa, gurasoentzako mintzalagun saioak antolatzea aztertu, formatu berriak, parkeetan, kafetegietan… Eskualdeko gainerako herri, barruti eta auzoetara zabaltzeko saiakera egingo dute. “Mintzalaguna euskara erabiltzeko aukera gisa berrindartu nahi dugu ez dagoen eremu eta arloetan”, adierazi du Oarsoaldeako lehendakariak.

Informazio gehiago behar izanez gero jar zaitezte harremanetan udal euskaltegiekin:

Eskualdeko euskaltegiak


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak