Oarsoarrak

Oarsoarrak Euskararen Saria

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak Oarsoarrak Euskararen Saria banatzen hasi zen 2010ean. Hala, eskualdeko lau udalek, jendarteko alor guztietan euskararen normalizazioan urrats esanguratsuak egin dituzten banako, elkarte, lantoki, erakunde nahiz taldeak saritu ohi dituzte urtero Euskararen Egunaren bueltan.

 

Aurtengo saritua aukeratzeko zure proposamena jakin nahi dugu!

 

Oarsoarrak Euskararen Saria emango zeniokeen pertsona, talde, erakunde, elkarte edo enpresa proposa ezazu.

 

 

Irabazleak

 

2010:

  • Sari nagusia: ABB Niesseneko Euskara Batzordea
  • Ibilbideari saria: Juanba Berasategi, marrazki bizidunen egilea eta ilustratzailea

 

2011:

  • Sari nagusia: Asier Altuna eta Telmo Esnal zinegileak.
  • Ibilbideari saria: Inaxito Albisu, euskaltzale errenteriarra

 

2012:

  • Sari nagusia: “Irrien Lagunak Oarsoaldean” egitasmoa.
  • Ibilbideari saria: ez zen eman

 

2013:

  • Sari nagusia: Banaiz Bagara elkartea
  • Ibilbideari saria: Mikel Astarloza, txirrindulari pasaitarra

 

2014:

  • Sari nagusia: Kimutx egitasmoa
  • Ibilbideari saria: Izaskun Madariaga, hezitzaile oiartzuarra

 

2015

  • Sari nagusia: Errenteria-Oreretako Mintzalagun egitasmoa
  • Ibilbidearen saria: Agustina Pontesta, andereino eta euskaltzale lezoarra

 

2016

  • Sari nagusia: Karlos Ibarguren Olalde, medikua eta OEEko kidea

 

 

2017

  • Sari nagusia: Mikel Ugalde Ugarte
  • Sari kolektiboa: Kuadrillategi egitasmoa

 

2018

  • Sari nagusia: Lurdes Sistiaga andereño sanjuandarra
  • Sari kolektiboa: Lezo-Jaizkibel eta Intxixu trail mendi lasterketak

 

2019

  • Sari nagusia: Nere Mujika euskaltzale errenteriarra
  • Sari kolektiboa: Lezoko, Pasaiako eta Errenteriako Kantu Jirak

 

2021

  • Sari nagusia: Pello Jauregi, irakasle eta ikertzaile antxotarra
  • Sari kolektiboa: Labore Oarso, oiartzungo kontsumo kooperatiba


 

 

Multimedia

Ekimenetako argazki, bideo eta audioak “Multimedia” atalean dituzue.

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Aviso legal | Accesibilidad | Contacto
Desarrollado por iametza interaktiboa

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak