Oarsoarrak - Oarsoaldeko Euskara Batzordea

Albisteak

Egin argazkia euskarari eta irabazi saria

2020-11-11

Prezio berean, euskaraz!” egitasmoaren barnean antolaturiko argazki lehiaketa da EUSKARAREN PAPARAZZIAK. Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako merkataritza eta ostalaritza establezimenduetan euskararen erabilera handitzeko, hizkuntza paisaiak duen garrantzia azpimarratzea du helburu egitasmoak, adierazi du Aizpea Otaegik, Oarsoaldea Garapen Agentziaren presidenteak.

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek Oarsoaldeko (Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia) saltokietan ikusgai eta euskaraz dauden errotuluei, kartelei edo bestelako idatziei argazkiak atera, eta WhatsApp edo e-posta bidez (euskararenpaparazziak@gmail.com) (Wetransfer erabiliz, behar izanez gero) bidali beharko dituzte 688 782 184 zenbakira.

Euskara eta merkataritza/ostalaritza hobekien uztartzen dituen argazkia bidali duenak irabaziko du lehiaketa eta bigarren onenak ere saria izango du. Originaltasuna eta argazkiaren kalitatea ere baloratuko direla adierazi dute antolatzaileek.

Lehiaketan parte hartzeko ez da ez adin, ez bestelako mugarik izango, gehienez 5 argazki aurkezteko muga baino ez.

Argazkiak azaroaren 10etik abenduaren 3ra bitartean bidali ahal izango dira eta lehiaketaren irabazleak 2020ko abenduaren 21etik 2021eko urtarrilaren 30era bitartean Oarsoaldeko saltokietan gastatzeko 400 euroko txartela irabaziko du, eta 200 eurokoa bigarren saridunak. Abenduaren 15ean emango dira ezagutzera irabazleen izenak. Informazio gehiago nahi duenak oinarriak eskura daude hemen.

Animatu parte hartzera!

 

Utzi zure erantzuna:

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa
errenteria.eus lezo.eus oarsoaldea.eus oiartzun.eus pasaia.eus