2017-06-22
Eskola Kirolaren bueltan ibiltzen diren kirolari eta senitarteko guztiak gonbidatu dira asteburuko partidak egiteko asmoz kirol instalazioetara egiten dituzten joan-etorrietan garraiobide jasangarriak erabiltzera; oinez, bizikletaz, garraio publikoan edo ibilgailu partekatuan.
Jardunaldi guztietan datuak bildu dira eta joan-etorri guzti horietatik %44,64 jasangarriak izan dira. Hau jakinik, ibilgailu partikularrean egiten diren joan-etorrien kopurua altuagoa da, %55,36koa, alegia. Beraz, lanean jarraituko da eskualdeko ikastetxeekin batera, datozen urteotan alor honetan lortzen diren ehunekoak aldatu daitezen.
Hala ere, badira salbuespenak: Koldo Mitxelena (%54,20), Karmengo Ama (%53,89) eta Telleriko (%50,46) ikasle eta senideek joan-etorri jasangarri gehiago egin dituzte, ibilgailu partikularrean baino.
Joan-etorri jasangarriak saria du
Ikasturte amaieran, opari batzuk (bizikletak, patineteak, bidoiak…) ematen zaizkie joan-etorriak egitean "nota" onenak eskuratu dituzten ikasle zein ikastetxeei: eskola kirolerako joan-etorri gehien bizikleta egin dituen ikastetxearentzat, "joan-etorri berde" gehien egin dituen ikastetxearentzat, partidetara bizikletaz gutxienez behin joan den ikaslearentzat, bizikletaz joan-etorri gehien egin dituenarentzat…
Aipatutako sari hauek Koldo Mitxelena ikastetxeko plaza estalian banatu ziren hilaren 20an. Zinegotzi, kirol teknikari eta ikastetxeetako koordinatzaileak arduratu ziren joan-etorri jasangarriak medio, ikastetxe eta ikasleak merezitako moduan saritzeaz.
Sari banaketako argazkiak ikusi.
atzera
HARREMANETARAKO
© Oarsoaldea Garapen AgentziaAZKEN TXIOAK
LOTURAK