Euskara eta Kirola Lan-mahaia sortua dugu eskualdean, kirol teknikari eta euskara teknikariek osatua. 1998an abiatutako bideari esker, egun eskualdeko egitura bakarra, profesionalizatua, kirol prestakuntzaduna eta euskalduna dugu. Eskola kirola euskaraz gauzatzen da.
Eskualdeko koordinatzaileak gidatzen du egitura herrietako lau udal kirol teknikariekin batera. Herrietan ere eskola kiroleko koordinatzaileak ditugu -3 Errenterian eta bana beste hiru herrietan- eta haien koordinaziopean, entrenatzaileak. Astero elkartzen dira koordinatzaile guztiak asteko antolaketa egiteko.
Eskualdeko koordinatzaileak urtean zehar ikastetxez ikastetxe eta taldez talde behaketa zuzena egiten du eskola kirolaren kalitate irizpideak betetzen direla zaintzeko, eta zuzendu beharrekoak zuzentzeko.
Deskargatu aurtengo eskuorria hemen.
IKUSI BIDEOA!
Ekimenetako argazki, bideo eta audioak “Multimedia” atalean dituzue.
HARREMANETARAKO
© Oarsoaldea Garapen AgentziaAZKEN TXIOAK
AZKEN ALBISTEAK
2024-2025 ikasturteko Oarsoaldeko Eskola Kiroleko programa aurkeztu dute
LOTURAK