Oarsoarrak

Albisteak

ZABALIK DA KUADRILLATEGIN IZENA EMATEKO EPEA

2023-08-31

Zabalik da beste urte batez Kuadrillategin izena emateko epea. Hizkuntza propioa duen koadrilarekin ondo pasatzeko eta lagun mordo bat egiteko aukera bikaina.

Ikasturte honetan ere eskualdeko lau herrietan, Lezon, Errenterian, Oiartzunen eta Pasaian, gauzatuko da Kuadrillategi egitasmoa, eta ikasmaila hauetako gazteek eman ahal izango dute izena: Lezon, Errenterian eta Pasaian; DBH-1, DBH-2, DBH-3 eta DBH-4ko gazteek. Oiartzunen, berriz, DBH-1 eta DBH-2ko gazteek. Lezon eta Pasaian Batxilergoko gazteentzako Faktoria izeneko saioak ere eskainiko dira, orain arte bezala. Izena emateko epea irailaren 22ra artekoa izango da Lezon, Oiartzunen eta Pasaian eta 30era artekoa Errenterian.

Euskaraz ongi pasatzeko gogoa dutenek osatzen duten koadrila honetan, denon artean prestatutako gustuko ekimenak egiten dira, irteera bereziak, egun pasak, asteburu-pasak… eta beste herrietako gazteekin elkartzen dira.

Izena nork bere ikastetxean eman ahal izango du edota etxetik bertatik ere egin ahal izango du. Horretarako, www.oarsoarrak.eus webgunean dagoen izena emateko formularioa bete beharko da.

Saioak urriaren 6an hasiko dira. Euskaraz ongi pasatzeko gogoa baduzu, etorri gurera!


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak