2024-02-13
Ingurua eta ingurukoak kontuan hartzen dituen ekonomia inklusiboa da enpatikonomia eta ardatz hori hartuta, datorren martxoaren 15ean, ostiralez, Oarsoaldea Garapen Agentziak antolatutako enpresei zuzendutako jardunaldia egingo da Oiartzungo Zinealdean.
Enpatikonomiak jarduera ekonomikoaren inguruko pertsonen eta errealitatearen zaintza negoziorako aldagaien artean sartzen ditu, haiekiko enpatiaz eta ez apatiaz jardunez. Izan ere, gure inguruko pertsonak eta errealitatea ongi egoteak eta ongi sentitzeak gure negozioan eragin positiboa dauka, dudarik gabe.
Enpatikonomia jardunaldiak aurten Lanaren zentzua eta Talentua izango ditu ardatz. Enpresentzako adibideak, eredu baliagarriak eta praktika onak erakutsiz, hausnarketarako eduki interesgarriak euskaraz jorratzen dituen elkartrukerako aukera izango da.
Jardunaldia martxoaren 15ean, ostiralez, izango da, goizeko 09:00etatik arratsaldeko 13:30era, Oiartzungo Zinealdean. Jardunaldia doakoa izango da eta gaian interesa daukaten enpresa guztientzat irekia da. Gorde ezazu eguna zure agendan!
atzera
HARREMANETARAKO
© Oarsoaldea Garapen AgentziaAZKEN TXIOAK
AZKEN ALBISTEAK
EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGO BERRIA KALEAN
Kanpora Sartzen antzerki emanaldia Niessenen
Abian da Oarsoarrak Euskararen Sariaren garaikur berria hautatzeko lehiaketa
LOTURAK