Oarsoarrak

Albisteak

Motxian Eby bideo erronka lehiaketa hastear da

2022-02-15

“Motxian Eby” bideo-erronka lehiaketa antolatu du bigarren urtez Oarsoaldeko Euskara Batzordeak, eskualdeko 12 urtetik 17 urtera arteko gazteentzat. Aurten, Kai Nakai abeslaria izango da, bi erronka jarriko dizkiena eskualdeko gazteei, horiek bideo-grabazio bidez bete beharko dituztenak sari ezberdinak irabazi ahal izateko.

Erronka bakoitza otsailaren 16an eta martxoaren 2an proposatuak izango dira, www.motxianeby.eus webgunean. Adibide bat jartzearren, musika bat eman eta harentzako koreografia bat asmatzea edo sortzea… horrelako erronkak planteatuko dira. Parte-hartzaileek gehienez bi minutuko iraupena duten bideoak egin beharko dituzte.

 

LANAK BIDALTZEKO EPEAK

Lanak www.motxianeby.eus webgunearen bidez bidali beharko dira. Lehiaketan parte hartzeko baldintzak eta lehiaketari buruzko gainerako jakingarriak arestian aipatutako webgunean dituzue eskuragarri. Epeak honako hauek izango dira:

- 1. erronkari dagokiona, martxoaren 1a.

- 2. erronkari dagokiona, martxoaren 15a.

 

SARIAK

Sarituak Kai Nakai abeslariak eta Kuadrillategi programako gazteek erabakiko dituzte. Hauek izango dira sariak:

- Erronka bakoitzeko (bat hamabostaldi bakoitzeko) bideorik onena: 150€ko saria.

- Bi erronkak amaitzean, bideo guztien artean onena: 200€ko saria.

- Herri bakoitzeko bideo onena: 50€ko saria.

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak lehiaketan parte hartzera animatu nahi ditu eskualdeko gazteak.


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak