Oarsoarrak

Albisteak

KUADRILLATEGIKOEN GAU-FESTA IZAN ZEN LEZON

2023-05-15

Joan den ostiralean, maiatzaren 12an, Kuadrillategiko DBH-3ko eta eta 4koen Kuadrillategi Gaua izeneko gau-festa egin zen Lezoko Karlos Saldise plazako, estalpean. Pasaiako eta Lezoko Kuadrillategiko gazteak elkartu ziren jai horretan Oiartzungoak eta Errenteriakoak DBH-1 eta 2koak direlako. Pasaitarrei ongietorri ekitaldia eginez hasi zen festa arratsaldeko 19:00etan. 19:00etatik 20:30era olinpiadak egin zituzten gazte guztiak taldekatu ondotik. Taldeak koloreen eta mozorroen bidez bereizi zituzten, modu dibertigarrian. Hezitzaileek ere gazteekin batera hartu zuten parte jolasetan eta gazteak eurak aritu ziren antolakuntza lanetan.

21:00etatik 21:30era afari autogestionatua egin zuten. Nork bere afaria eraman zuen eta gero elkar banatu egin zuten. Postrea, berriz, antolakuntzak jarri zuen. 21:30ean Txirbilla Sound System talde lezoarrak dantzarako musikari eta koreografiei ekin zien, artean afaria bukatzen ari zirela.

Afaria amaitu bitartean, hainbat jolas txiki, zozketak eta abar egin zituzten Txirbillakoen laguntzarekin. Festa, aurreikusi bezala, 22:30ak aldera amaitu zen bizipen dibertigarriak oroimenean utzita.


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak