Oarsoarrak

Albisteak

ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ EGITEAK ZAPORE GOXOA DU

2023-07-13

2022. urteari zegokion errenta aitorpena euskaraz egin eta eskualdeko udalek antolaturiko zozketan parte hartu duten zergadunen artean zozketa egin da dagoeneko.

Herri bakoitzeko zergadun bat gertatu da irabazle. Saria bi lagunentzako otordu goxo bat izango da. Esan bezala uztailaren 6an egin zen zozketa eta hauek dira irabazle gertatu direnak:

Errenterian, Olatz Ezpeleta. Hortxe dugu argazkian Hizkuntza berdintasuneko zinegotzi Leire Maziziorren eskutik saria hartzen Gazteluko Haritz Erzibengoa ondoan dutela. Errenteriako Gaztelu ostatuan egingo du otordua.

Lezon, Mikel Susperregi izan da sariduna. Haren izenean, arreba Izarok hartu du saria, Iker Salaberria euskara zinegotziaren eskutik. Hortxe ditugu biak argazkian. Sagarzulo jatetxean dastatuko du otordua Mikelek.

Oiartzunen, Jokin Marin izan da irabazlea. Hortxe ageri da argazkian, Garazi Urdanpilleta alkateordearen eskutik saria hartzen, Lorza higiezinen establezimenduko Maider Martinez ere ondoan duela. Otordua Tolaita jatetxean egingo du.

Azkenik, Pasaian, Larraitz Illarregi gertatu da saridun. Hortxe da argazkian -erdian- Laura Re euskara zinegotziaren eskutik saria hartzen, Arandoko Maria Rodríguez ondoan dutela. Otordua Trintxerpeko Arando tabernan egingo du Larraitzek.

Errenta aitorpena euskaraz egiten jarraitzeko deia egin dute eskualdeko udaletako ordezkariek eta heldu den urtean aitorpena euskaraz egitera animatu dituzte oraindik gaztelaniaz egiten dutenak.


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak