2023-04-26
Joan zen igandean, apirilak 23, Oarsoaldeko lau herrietako Kuadrillategin dabiltzan DBH-1eko eta 2ko 150 gazte Igantziko Irrisarriland abentura parkean izan ziren.
Goizeko 09:15ean abiatu ziren hiru autobusetan Pasai San Pedrotik, Pasai Donibanetik eta Oiartzundik bidean antxotarrak, lezoarrak eta errenteriarrak hartuz.
Eguraldi euritsua bazen ere, ateri eutsi zion goizaren zati batean eta gozatzeko aukera izan zuten Igantziko abentura parkera joan zirenek. 10:30etik 14:00ak arte Irrisarrilandeko hainbat jardueratan aritu ziren, eta segidan Igantziko pilota lekura joan ziren denak elkarrekin bazkaltzera. Arratsaldeko 16:00ak aldera etxerako bidea egin zuen nork bere autobusean.
Lau herrietako gazteek ederki pasa zuten igandea elkar ezagutuz eta abentura berriak biziz.
atzera
HARREMANETARAKO
© Oarsoaldea Garapen AgentziaAZKEN TXIOAK
AZKEN ALBISTEAK
ohiturak aldatzeko urratsak OARSOALDEKO ESKOLA KIROLEAN
LOTURAK