2021-11-16
Kai Nakai abeslari gaztea izango da azaroaren 5ean Pasaiako gazteekin, eta 12an, Oiartzungoekin. Halaber, azaroaren 19an, “El Conquis” telebista saioko kapitain eta prestatzaile fisiko Isma Mateo izango da Errenteriako gazteekin.
26an, Lezon, Zuhaitz Gurrutxaga aurkezle, aktore eta umoregilea izango da gazteen gozagarri.
Saio hauetan euren ibilbide profesionalaren eta bizipen pertsonalen berri ematen diete pertsona ezagunek gazteei eta horiek, haiei egiteko dituzten galderak prestatuta eramaten dituzte. Solasaldi ireki eta atsegina sortu ohi da gehienetan. Azken finean, euskarak erreferentzialtasuna behar du, bitarteko eta planteamendu desberdinekin. Miguel Angel Sanchez, Oarsoaldea Garapen Agentziaren presidenteak adierazi duenez, kuxkuxeroak egitasmoak bitarteko eta planteamendu horietako bat izan nahi du.
atzera
HARREMANETARAKO
© Oarsoaldea Garapen AgentziaAZKEN TXIOAK
LOTURAK