Oarsoarrak - Oarsoaldeko Euskara Batzordea

Albisteak

Zabalik da kuadrillategin izena emateko epea

2017-08-31

Ikasturte honetan ere eskualdeko lau herrietan, Lezon, Errenterian, Oiartzunen eta Pasaian, gauzatuko da Kuadrillategi egitasmoa, eta ikasmaila hauetako gazteek eman ahal izango dute izena: Lezon, Errenterian eta Pasaian; DBH-1, DBH-2, DBH-3 eta DBH-4ko gazteek irailaren 22ra arte. Oiartzunen, berriz, DBH-1 eta DBH-2ko gazteek irailaren 29ra arte.

Euskaraz ongi pasatzeko gogoa dutenek osatzen duten koadrila honetan, denon artean prestatutako gustuko ekimenak egiten dira, irteera bereziak, egun pasak, asteburu-pasak… eta beste herrietako gazteekin elkartzen dira.

Izena nork bere ikastetxean eman ahal izango du horretarako banatuko diren izen emate orriak betez eta ikastetxean entregatuz. Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakari Jexux Leonetek adierazi duenez, Oiartzunen saioak irailaren 29an hasiko dira eta Lezon, Errenterian eta Pasaian, berriz, urriaren 6an.

Ikusi 2017-2018 ikasturteko eskuorria hemen.

 

Utzi zure erantzuna:

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

Xede taldeak

errenteria.eus lezo.eus oarsoaldea.eus oiartzun.eus pasaia.eus