Oarsoarrak - Oarsoaldeko Euskara Batzordea

Albisteak

PROPOSATU ZEUK SARIDUNA!

2020-10-14

2020ko Oarsoarrak Euskararen Saria eskuratzeko hautagaiak proposa ditzakezu irudian klik eginda. Heldu den azaroaren 27an emango da edo emango dira aurtengo Oarsoarrak Euskararen Sariak. Sari honek erdaretatik euskarara igarotzeko egindako normalizazio ahalegina saritzen du; norbanako zein talde gisa egindako urratsa edo ibilbidea.

Inork sari hori merezi duela uste baduzu, klik egin irudian eta formularioa bete ondotik, igorri.

Epaimahaiak mahai gainean dituen eta izango dituen hautagaien artean proposatuko dugu zurea ere.

Animo eta bidali proposamena!

 

Utzi zure erantzuna:

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa
errenteria.eus lezo.eus oarsoaldea.eus oiartzun.eus pasaia.eus