Oarsoarrak - Oarsoaldeko Euskara Batzordea

Albisteak

Oarsoaldeako euskaltegietan pasta egiten ikasteko tailerrak

2019-01-16

Ikasturtero sei gai jorratzen dira Oarsoaldeko Euskara Batzordearen Mintzagun egitasmoko tailerretan. Gai bakoitzarekin tailer bana egiten da eskualdeko sei euskaltegietan. Ordu eta erdiko iraupena izan ohi dute saioek eta horien helburua gai erakargarri, berri eta gaurkotasunekoak euskaraz eskaintzea da. Hala, ikasle horien bizipenetan gai hori beti euskaraz ageriko da lehen kolpean behintzat. Edozein gai euskaraz jorra daitekeela eta ikasleak ulertzeko gai direla ohartaraztea ere helburu nagusien artean daude besteak beste.

2019 urtarrileko egutegia:

Urtarrilak 22:

Non: PUE (Pasaiako Udal Euskaltegia)
Ordua: 10:00 - 12:00
 

Urtarrilak 22:

Txirrita AEK (Pasai Antxo)
Ordua: 19:00 - 21:00
 

Urtarrilak 23:

Xenpelar AEK (Errenteria)
Ordua: 09:00 - 11:00
 

Urtarrilak 24:

Intxixu AEK (Oiartzun)
Ordua: 18:15 - 20:15
 

Urtarrilak 29:

EUE (Errenteriako Udal Euskaltegia)
Ordua: 10:30 - 12:30
 

Urtarrilak 31:

Oroitzene AEK (Lezo)
Ordua: 18:00 - 20:00

Aurreko edizioko ikasleak Mintzagun tailerretan ogia egiten

Aurreko edizioko ikasleak Mintzagun tailerretan ogia egiten

 

Utzi zure erantzuna:

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

Xede taldeak

errenteria.eus lezo.eus oarsoaldea.eus oiartzun.eus pasaia.eus