Oarsoarrak

Albisteak

Motxian Eby lehiaketaren lehenengo erronka martxan da

2021-02-17

12-16 urte bitarteko gazteek astelehena 23ra arte dute gaurtik hasita Motxian Eby lehiaketaren lehenengo erronkari erantzuna emateko.

Aste honetako erronka “euskal musikaren erronka” da. Gazteek euskarazko abesti bat edo, bestela, gehienez, hiru abestiren zatiak aukeratu beharko dituzte eta, ondoren, abesti horren gainean koreografia bat asmatu. Lehenengo erronka honetan, abestien letrak badakizkitela erakustea ere baloratuko da.

Gehienez bi minutuko iraupena duen bideo bat bidali beharko dute parte-hartzaileek hurrengo astelehena 22a epe-muga izanik, www.motxianeby.eus webgunearen bidez . Datorren astean erabakiko du epaimahaiak lehenengo erronka honetako irabazlea nor den. Gogoratu asteko erronkaren irabazleak 125€ko saria izango duela.

Bideo guztiak www.motxianeby.eus webgunean egongo dira ikusgai.

 

 

EITBko aurkezle Eider Perezek gidatuko ditu gazteak

Eider Perez trintxepearra eta ETBko aurkezlea izango dute gazteek gidari lehiaketan zehar. Lehenengo honetan egin duen bezala, aste bakoitzeko erronka aurkeztuko die gazteei eta epaimahaiarekin batera, asteko irabazlea aukeratuko du.



atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak