Oarsoarrak - Oarsoaldeko Euskara Batzordea

Albisteak

Motxian Eby lehiaketaren bigarren erronka martxan da

2021-02-25

Motxian Eby lehiaketaren bigarren aste honetan hau izango da erronka: "gustuko euskarazko azken edukiak"

Nork ez du gustuko liburu berri baten gomendioa jasotzea? Edo ikusi beharreko bideo bat? Aste honetan horixe da erronka: egin spot bat irakurri duzuen euskarazko azkeneko liburua, ikusitako euskarazko azken bideoa edo burutik kendu ezin duzun euskarazko abesti hori gomendatuz.

Gehienez bi minutuko iraupena duen bideo bat bidali beharko dute parte-hartzaileek hurrengo martxoaren 2a epe-muga izanik, www.motxianeby.eus webgunearen bidez. Datorren astean erabakiko du epaimahaiak lehenengo erronka honetako irabazlea nor den. Gogoratu asteko erronkaren irabazleak 125 euroko saria izango duela.

Informazio guztia www.motxianeby.eus webgunean

 


 

Utzi zure erantzuna:

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa
errenteria.eus lezo.eus oarsoaldea.eus oiartzun.eus pasaia.eus