Motxian eby bikoizketa lehiaketako sari banaketa berezia
2020-06-17
Covid-19ak eragindako egoera berezia dela eta, ekitaldirik ezin izan dute antolatu baina protagonistak saria jasotzeko unean grabatzeko aukera izan dute antolatzaileek.
Bideo honen bitartez, irabazleak zoriondu eta parte hartzaile guztiei eskerrak eman nahi dizkie Oarsoaldeko Euskara Batzordeak. Izan ere, gazteek, beste urte batez, lan txukunak prestatu dituzte, umorea eta irudimena erabilita.