Oarsoarrak

Albisteak

Martxan dira Lezoko Udalak euskararen erabilera indartzen eta zabaltzen jarraitzeko eskaintzen dituen diru-laguntzak

2020-06-04

Lezoko Udalak, beste behin ere, euskara zabaltzen eta bultzatzen jarraitzeko apustua egin du.
 
Hainbat sektore eta publikoentzako diru-laguntzak eskaintzen ditu:
 
 
  1. 1. Euskara ikasteko diru-laguntzak.
    Eskaera pea: uztailaren 3a arte.
     
  2. 2. Unibertsitateko udako euskarazko ikastaroetan parte hartzeko matrikula ordaintzeko diru-laguntzak.
    Eskaera epea: ikastaroa amaitu ondoren, urtea amaitu aurretik.
     
  3. 3. Aisialdiko begirale/zuzendari ikastaroa euskaraz egiteko laguntzak.
    Eskaera epea: ikastaroa amaitu ondoren, urtea amaitu aurretik.
     
  4. 4. Errotuluak euskaraz jarri nahi dituzten elkarte, merkatari edota erakundeei bideratutako laguntzak.
    Eskaera epea: edozein momentutan, baina errotuluak jarri aurretik.
     
  5. 5. Udalerriz gaindiko eremuetan euskara sustatzen duten erakundeei zuzendutako diru-laguntzak.
    Eskaera epea: ekainaren 30 arte.
 
Laguntza horien eskaera egiteko baldintzak eta bestelakoak, udalaren web gunean duzue eskuragarri:  
 
 

atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak