Oarsoarrak

Albisteak

LEHEN SOROSPENEI BURUZKO TAILERRAK EUSKALTEGIETAN

2023-02-13

 

DYA Gipuzkoak emango ditu saioak, otsailaren 14tik 23ra bitartean, Oarsoaldeko 6 euskaltegietan.

 

Bihotz-birikek suspertzeaz eta lehen sorospenei buruzko oinarrizko jakingarriak irakatsiko dizkiete Gipuzkoako DYAko kideek Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleei datozen bi asteetan. “Lehen sorospenak” izeneko tailerrak emango dituzte, otsailaren 14tik 23ra bitartean, Oarsoaldeko 6 euskaltegietan.

 

Egitasmoa hasi zenetik, 2012ko urrian, 53 tailer eskaini dira, euskara ikasten ari diren pertsonei gai erakargarri, berritzaileak eta gaurkotasunekoak hurbilduz, edozein gai euskaraz jorra daitekela eta ikasleak ulertzeko gai direla ohartaraziz. Oraingo honetan gainera, norbere zaintza eta besteen zaintzaren garrantziaz jabetuta, bihotz-biriken suspertzeaz eta lehen sorospenei buruzko oinarrizko jakingarriak ikasiko dituzte.

 

Ikasturtero sei gai jorratzen dira Oarsoaldeko Euskara Batzordearen Mintzagun egitasmoko tailerretan.

• 2023-2-14: (Errenteriako Udal Euskaltegia) Ordua: 10:00 - 11:30

• 2023-2-20: Oroitzene AEK (Lezo) Ordua: 10:00 - 11:30

• 2023-2-21: Txirrita AEK (Pasai Antxo) Ordua: 10:00 - 11:30

• 2023-2-22: (Pasaiako Udal Euskaltegia) Ordua: 10:00 - 11:30

• 2023-2-23: Intxixu AEK (Oiartzun) Ordua: 10:00 - 11:30

• 2023-2-28: Xenpelar AEK (Errenteria) Ordua: 10:00 - 11:30


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak