Oarsoarrak

Albisteak

Ikuskaren Mintzagun sariko film laburren emanaldiak

2022-11-08

Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako Udalek Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bitartez euskara ikasten ari diren herritarrek euskara erabiltzeko dituzten aukerak eta espazioak handitzeko eta ugaritzeko helburuarekin Euskarazko film labur onenari eman ohi zaion Mintzagun Saria sortu zuten 2012an. Hala, Ikuska festibalera aurkezten diren film laburren artean, euskarazko onena aukeratzen dute urtero eskualdeko euskaltegietako ikasleek.

Ikasleek bozka eman ahal izateko, film emanaldiak egingo dira aurten ere; hilaren 14an, goizeko 10:00etan Errenteriako Niessen aretoan eta 15ean, ordu berean, Trintxerpeko alkateordetzako aretoan.

Bestalde, Lezoko Institutuko ikasleei zuzenduriko emanaldi berezi bat egingo da hilaren 16an, 12:45ean, Lezoko Gezala aretoan, Lezoko zinema ttikiak eta Euskara talaia elkarteen laguntzarekin.

Horiez gain, herritar orori irekitako emanaldi bana egingo dira hilaren 15ean, arratsaldeko 18:30ean, Oiartzungo udaletxeko batzar aretoan eta 16an, 19:00etan, Lezoko Gezala aretoan, Lezoko zinema ttikia elkartearen laguntzaz.

Euskaltegietako eta institutuko ikasleek euren botoen bidez hautatuko dute aurtengo Mintzagun sariaren irabazlea. Emitituko diren filmak honako hauek izango dira: “Irrits”, “Oihartzunak”, “Erro bi”, “Etxean” eta “Arnasa”.


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak