Oarsoarrak

Albisteak

Euskaraz barra-barra markari buruzko galdetegiak eta zozketa

2022-11-02

Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako 110 establezimendutan proba edo pilotu fasean indarrean dago joan den uztailaz geroztik Euskaraz barra-barra izeneko marka berria.

Marka berri bateratu horren helburua bezeroei saltoki jakin horietan euskaraz egiteko aukera dutela jakinaraztea edo ohartaraztea da. 

2023ko lehen hiruhilekoan marka hori euskararen lurralde osoan zabaltzeko lanari ekingo diote Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak bakoitzak bere erritmo eta epeetan.

Aurkezpen nagusia iritsi bitartean, ordea, hainbat herri eta eskualdetan proba moduan indarrean dago aipatutako marka. Tartean dira, esan bezala, Lezo, Oiartzun eta Pasaia.

Markaren inguruko iritziak, ekarpenak eta hobetu beharrekoak jakin nahian, inkesta bana zabaldu dira; bezeroentzako bata eta establezimenduen jabeentzako bestea.

Antolatzaileek lerro hauen bidez, inkesta horiek betetzeko eskatu nahi dizuete bai bezerooi, bai establezimenduetako jabeoi. Hortik aterako diren ondorioek marka bera hobetzeko eta bilatzen dituen helburuak errazago betetzeko bidea emango baitiete antolatzaileei.

Gainera, bezero gisa inkesta betetzen baduzu, herri bakoitzeko 50 euroko erosketa-bale bat eskuratzeko zozketan hartuko duzu parte.

 

Non bete galdetegiak?

 

Parte hartu nahi duten bezeroentzako galdetegiak bete ahal izango dira esteka honen bidez, Oarsoarrak webgunean eta paperean edo whatsapp bidez establezimenduetan bertan.

Galdetegia bete nahi duten establezimenduen jabeek esteka honen bidez, Oarsoarrak webgunean eta establezimenduetan bertan paperean edo whatsapp bidez egin ahal izango dute.

EMAN ZURE IRITZIA, ETA IRABAZI EUSKARAREKIN!


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak