Eskola kirola kirol aniztasuna eta jolasa ardatz dituen egitasmoa da Oarasoaldean. 11 ikastetxe, 130 talde, 65 partida astero, 1400 parte hartzaile baino gehiago, 1400 familia baino gehiago, 21 kirol mota, %50 mugikortasun berdea eta %100 euskaraz, horiek dira Oarsoaldean sortu dugun proiektuaren ezaugarriak.
Aisialdian kirol aniztasuna eta jolasa eskaintzea helburu duen egitasmoa gainera, euskaraz garatzen dugu gure eskualdean. Hurrengo bideoa ikusiko duzue laburbilduta guztia.