Oarsoarrak

Albisteak

Errenta aitorpena euskaraz egiten dutenen arteko zozketan parte hartzeko epea oraindik zabalik!

2020-06-29

Oarsoaldeko lau udalek, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bitartez, bi lagunentzako otordu goxo bana zozkatuko dute herri bakoitzean errenta aitorpena euskaraz egiten duten zergadunen artean. Zozketan parte hartzeko epea hilabete honen bukaeran bukatzen bazen ere, errenta aitorpena egiteko tartea zabalik dagoen bitartean zabalik egongo da parte hartzeko aukera ere. Beraz, oraindik parte hartu ez dutenek hiru bide hauen bidez egin ahal izango dute, uztailaren 29ra bitartean:
 
    • whatsapp bidez zabalduko den drive bateko formularioa betetzea
    • www.oarsoarrak.eus webeko formularioa betetzea. Hemen topatu dezakezu.
    • Leku publikoetan jarri diren boletoak bete eta entregatzea.
 
Aurten ere egin beraz errenta aitorpena euskaraz! Agian saria ere eskuratu dezakezu eta!

atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak