Oarsoarrak - Oarsoaldeko Euskara Batzordea

Albisteak

Errenta aitorpena era mekanizatuan egiteko hitzordua hartzeko epea zabalik

2020-05-13

Covid-19 birusaren izurriteak eragindako egoera bereziko hainbat jarduera eta mugimendu murrizketa arintzen ari direla eta, zergadunak ogasunaren bulegoetara joan ahal izango dira errenta aitorpena era mekanizatuan egitera, aurrez hitzordua eskatuta.

Errenta aitorpena era mekanizatuan egin behar duenetakoa bazara, gogoan izan errenta aitorpena euskaraz egin dezakezula eta horretara animatu nahi zaituzte Oarsoaldeko lau udalek. Horretarako, errenta aitorpena euskaraz egiteko nahia adierazi behar diozu artatuko zaituen langileari edo izapidea zerorrek egiten baduzu, euskaraz egiteko aukera markatzen duen horretan klikatu behar duzu.

Eman bide euskarari ogasunarekiko harremanetan eta administrazioarekiko izapidetan. Hautatu euskara!!

Ekintza txikiak, eragin handiak. 
Era berean, gogorarazten dizuegu errenta aitorpena euskaraz eginez gero, bi lagunentzako otordu goxoa irabazi dezakezuela ondorengo datuak beteta.

Infor+: Ogasunarekin euskaraz

 

Utzi zure erantzuna:

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

Xede taldeak

errenteria.eus lezo.eus oarsoaldea.eus oiartzun.eus pasaia.eus