Oarsoarrak

Albisteak

Arratsalde pasa osasuntsu eta dibertigarria

2017-04-18

Labore Oarso egitasmo ilusionagarriaren denda inauguratu berria dela aitzakia hartuta, ekintza parte-hartzaile, sortzaile eta jostagarria antolatu dute Oarsoirriak-ek, Laborek eta Plasmak apirilaren 22ko larunbat arratsalderako.

Jarduera Laborek Oiartzungo Ihurritan duen pabilioian bertan egingo da (eguraldiaren arabera, aterpean edota aurreko belardian) arratsaldeko 16:30etik 18:00ak arte, gutxi gora-behera.

Arratsalde pasak osagai edo atal ezberdinak izango ditu:

Antolatzaileek adierazi dute familiak autoz, bizikletaz nahiz oinez joan daitezkeela Laboreko arratsalde pasa honetara. Autoz joanez gero, ordea, Ihurritako industrialdean edota futbol zelaiaren ondoko aparkalekuan utzi beharko dira autoak.

Oiartzungo alkate eta Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakari den Jexux Leonetek adierazi duenez, arestian aipatutako hiru egitasmoek, Labore Oarso, Oarsoirriak eta Plasmak, auzolanak uztartzen ditu; Labore Oarso, elikaduraren esparruan auzolanean finkaturiko proiektu profesionala; Oarsoirriak, herriak sortu eta bizi duen aisialdirako apustua eta Plasma, pertsonen gaitasun sortzailea eta auzolanerako gogo eta ohiturak indartzeko sortuak eta ekintza eta jarduera desberdinak modu herrikoi eta parte-hartzailean lantzen dituzte, auzolanaren kultura sustatuz.

Hiru egitasmoak bat eginda, familian egiteko moduko ekintza polita antolatu dute eta jendea bertaratzera animatu dute antolatzaileek eta baita Jexux Leonetek ere.


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak