Oarsoarrak

Albisteak

11 ikastetxe, 11 tontor erronka

2020-12-17

Azaroaren hasieran Oarsoaldeko haurrei 11 ikastetxe 11 tontorreko proposamena zabaldu zitzaien. Ekimenak aurrera jarraitzen du eta bertan bizikidetza talde ugari dabiltza inguruko 11 mendi tontorrak menderatu nahian. Urtarrilaren 10era arte irekirik dagoen proposamenak, gorputza mugitu eta eskualdeko naturako txoko ederrenak ezagutzea du helburu. 

Orain arte ikastetxe bakoitzari astebururo zein tontorretara igo behar zuen adierazten zitzaion, baina hemendik aurrera aukera guztiak zabalik geratuko dira: bakoitzak, nahi duenean, 11 tontorretako edozeinetara joan daiteke, baina gogoratu gora iristean, argazki bat ateratzeaz! Hau baita zuen lorpena egiaztatzeko daukagun bidea. Argazki hauek zuen eskolako eskola kiroleko koordinatzaileari iritsi arazi behar diozue edo eskola kiroleko web orrira

6 tontor bereganatzen dituenak opari bat izango du, eta 11k eskuratzen dituenak sari berezi bat. Lotu botak, hartu motxila eta goazen mendira!

Zein tontor falta zaizun jakiteko hemen dituzu haien izenak:

Ekimenari buruzko informazio guztia www.oarsoaldekoeskolakirola.eus web orrian duzu. Zuen argazkiaren zain egongo gara!


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak