2018-03-07
Urrian aurkeztu zen “Bat eta bat ez gara bi” egitasmoa, Oarsoaldeko herritarrak euskararen alde aktibatzeko eta euskararen aldeko euren konpromisoa adierazteko.
Jose Angel Sanchezek adierazi duenez -Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak-, denbora tarte honetan eskualdeko 425 pertsonek adierazi dute euren konpromisoa, baina honek ez du etenik, eta oraindik euren konpromisoa adierazi ez dutenak garaiz daudela gogorarazi du. Horretarako www.oarsoarrak.eus webgunean sartu eta bertan dagoen formularioa bete beharko dute.
Egitasmora gehitu diren guztien artean hainbat otordu zozketatu dira eskualdeko jatetxeetan eta bi lagunentzako otordu bana irabazi dutenak hauek izan dira: Asier Berrocal (Ontziola, Pasai Donibane), Ander Arruti (Oriotarra, Lezo), Sergio Mielgo (Leunda, Pasai Antxo), Lorea Añorga (Gaztelu, Errenteria), Goiatz Oiartzabal (Intxixu, Oiartzun) eta Xanti Esnaola (Xera, Errenteria). ZORIONAK GUZTIEI!!
Konpromisoa adierazten duten hurrengo 200en artean ere hainbat zozketa egingo dira! ANIMATU!!!
atzera
HARREMANETARAKO
© Oarsoaldea Garapen AgentziaAZKEN TXIOAK
AZKEN ALBISTEAK
KUADRILLATEGIKO GAZTEAK IRRISARRILANDEN
ARGINDARRA AURREZTEKO ETA FAKTURAK ULERTZEKO TAILERRAK EUSKALTEGIETAN
LOTURAK