Oarsoarrak

Albisteak

“Oarsoarrak” euskararen saria 2014

2014-11-20

Eskualdeko lau udalek jendarteko alor guztietan euskararen normalizazioan urrats esanguratsuak egin dituzten banako, elkarte, lantoki, erakunde nahiz taldeak saritu ohi dituzte urtero Euskararen Egunaren bueltan.

Aurtengo sari-emate ekitaldia Errenteriako Xenpelar etxean egingo da arratsaldeko 19:00etan eta eskualdeko lau herrietako alkateak eta zinegotziak, udal teknikariak eta euskalgintzako eragileak elkartuko dira bertan.

Asko pentsatu ondoren, epai-mahaiak dagoeneko erabakia hartua du baina ekitaldi eguna iritsi arte ez dute ezagutzera emango. Epai-mahaia honako hauek osatzen dute:

Juan Ramon Cano (Pasaiako udaleko kultura zinegotzia), Arantxa Urbe (Ikastolako irakaslea), Josu Arruabarrena (AEKko irakaslea), Asier Salaberria (Mañontzi bertso eskolako kide), Ane Badiola (Ttur Ttur euskaltzaleen bilguneko teknikaria), Goiatz Labandibar (idazlea) eta Juan Ramon Makuso (idazlea).

Ekitaldian, euskararen inguruko praktika onak saritzeaz gain, bigarren aipamen berezi bat ere egingo diote euskararen inguruan egin den ibilbide on bati. Epai-mahaiak saritua hautatzerako orduan, beste irizpideen artean, banako, elkarte, lantoki, erakunde edo talde horrek Oarsoaldean duen eragina eta kanpora begira duen proiekzioa kontutan hartu dute.

Amaia Agirregabiria, Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak eta Pasaiako alkateak azaldu duenez, “euskara bera eta euskararen aldeko lana prestijiatzea da besteak beste sari honen xede nagusia”.


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak