Oarsoarrak - Oarsoaldeko Euskara Batzordea

Albisteak

Esther Boticario da “Euskararen paparazziak” argazki lehiaketako irabazlea

2017-01-27

Urtarrilaren 13an bukatu zen “Euskararen paparazziak” argazki lehiaketan parte hartzeko epea. Lehiaketa hau Oarsoaldeko merkataritzan eta ostalaritzan euskararen normalizazioa sustatzeko helburuarekin antolatu da eta 67 argazki inguru jaso dira.

Lehiaketaren epaimahaia Arantxa Manterola, Mendi Urruzuno, Gurutze Susperregi eta Oskar Zapirain argazkilariek osatu dute eta lehiaketan onartutako lanak aztertu eta baloratu dituzte.

Epaimahaiaren erabakiz, Esther Boticariok jaso du 400 euroko lehenengo saria, Errenteriako ‘Garbiñe’ arropa dendan ateratako argazkiarengatik. 200 euroko bigarren saria, berriz, Txus Caballerok jaso du Errenteriako Rural Navarran ateratako argazkiarengatik.

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak eskerrak eman dizkiete lehiaketan parte hartu duten guztiei eta zorionak saridun gertatu direnei. Lehiaketan parte hartu duten argazkiak ikusgai daude hemen.

Argazkian ageri dira Esther Boticario eta Txus Caballero, Garazi Lopez de Etxezarretaren -Errenteriako udaleko zinegotzia- eta Garbiñe Amianoren –dendako arduraduna- eskutik sariak hartzen.

 

Utzi zure erantzuna:

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

Xede taldeak

errenteria.eus lezo.eus oarsoaldea.eus oiartzun.eus pasaia.eus