2017-11-24
Oarsoaldeko kafetegietan euskaraz eskatu duten herritarrek 100 euroko sari baten zozketan parte hartzeko aukera izan dute urriaren 15etik azaroaren 15era bitartean, Kafea eta tertulia, beti natural, ekimenaren barnean.
Euskaraz eskatzen zuten bezeroei boleto bat ematen zien zerbitzariak eta izena, telefonoa eta establezimendua adierazita kafetegian bertan jarrita zegoen kaxan sartu behar zituen boletoak.
Milaka eta milaka boleto elkartu dira hilabeteko ekimenean eta azaroaren 17an zozketa egin zen. Haur baten eskuak atera zuen herri bakoitzeko boleto irabazlea eta hainbat katilu ere zozketatu genituen hurrengo boletoen artean.
Hala, Errenterian, Segundo Laskarai gertatu zen 100 euroen irabazle eta Maria de Lezo kaleko Ogi Berri kafetegian gastatu beharko ditu ehun euro horiek. Lezon, Arkaitz gertatu zen irabazle Itzel kafetegian. Oiartzunen, berriz, Julen Rodriguez gertatu zen irabazle Aialde kafetegian eta azkenik, Pasaian, Ihintza Gurrutxaga gertatu zen saridun Pasai Donibaneko Bare-bare kafetegian.
Zorionak guztioi eta on egin!
Ikusi hemen irabazleen argazkiak
atzera
HARREMANETARAKO
© Oarsoaldea Garapen AgentziaAZKEN TXIOAK
AZKEN ALBISTEAK
KUADRILLATEGIKO GAZTEAK IRRISARRILANDEN
ARGINDARRA AURREZTEKO ETA FAKTURAK ULERTZEKO TAILERRAK EUSKALTEGIETAN
LOTURAK