Oarsoarrak

Udalen zerbitzu eskanitza

PREZIO BEREAN, EUSKARAZ

MERKATARITZA ETA OSTALARITZA SALTOKIENTZAKO UDALEN DOAKO ZERBITZU ESKAINTZA

Oarsoaldea eskualdeko lau udalek (Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia) Oarsoaldeko Euskara Zerbitzuaren koordinaziopean “Prezio berean, euskaraz” egitasmoa dute indarrean merkataritza eta ostalaritza alorretan euskararen presentzia areagotzeko asmoz. Euskararen gizarte normalizaziorako ez ezik, establezimenduentzat eurentzat ere oso garrantzitsua da euskarak gero eta presentzia handiagoa izan dezan herriko establezimenduetan. Batetik, belaunaldi berri guztiak euskaraz ongi prestatuak eta euskara eske datozelako, eta bestetik, euskara gure establezimenduaren kalitate ezaugarri garrantzitsua izango delako.

Atal honetan, udalek, euskararen presentzia areagotzeko, sektoreari eskaintzen dioten materialaren berri zehatza izango duzu. Materialaz gain, gainerako doako zerbitzu eskaintzaren berri ere bertan aurkituko duzu.

Zuen parte-hartze eta harrera onarekin euskarak urrats handiak egingo dituelakoan gaude.

 

1. Itzulpen zerbitzua

-Euskarazko testuen zuzenketa

- Erdarazko testuen itzulpena, hainbat neurritako paperezko hondo diseinatuetan maketaturik

- Hizkuntza-aholkularitza

 

Zerbitzu honetaz baliatzeko baldintza hauek bete behar dira:

- Edozein eratako saltoki edo establezimendua izatea. Ez da partikularren itzulpenik onartuko.

- Erakunde ofizialen mendeko entitatea ez izatea.

- Idazkiak edo testuak zabalpen publikoa izatea.

- 3 folio baino gehiago ez izatea (katalogoak salbu).

- Jatetxeei karta eta menua itzultzen dizkiegu euskarara -aurreneko aldian-, txukun editatuta.

 

2. Eskaintzen diren materialak

-"Zabalik-Itxita" PVCko txartela.

- "Jatetxe honetan MENUA EUSKARAZ" eranskailua

- "Merkealdia" kartela

- "Lehen/orain" kalteltxoak

- "% X(e)ko deskontua" kartela

- "Denboraldi berria" kartela

- "Eskaintza" kartela

- "Oraintxe nator" PVCko txartela

- "Ikasten ari naiz" txartela

- Faktura, entrega-agiri eta ordain-agiri talonarioak.

 

3. Euskara eskolak

Lehendik dakizun euskara hobetu nahi baduzu, edo establezimendurako idatzi errazak euskaraz egiten ikasi nahi baduzu, aukera ona duzu honakoa. Talde eta prezio bereziak izango dituzue merkatari eta ostalariok.

 

4. Saltokiaren errotulua euskaraz jartzeko dirulaguntzak

Saltokiaren errotutu nagusia euskaraz jartzea diruz laguntzen dute Oarsoaldeko lau udalek. Errenteriak, Lezok, Pasaiak eta Oiartzunek - industrialdeetan- euskaraz eta gaztelaniaz, bietara, jartzea ere bai. Galde ezazu zure herriko udal euskara zerbitzuan. 

 

5. Saltokiaren webgunea euskaraz jartzeko dirulaguntzak

Saltokiaren web gunea euskaraz jartzeko diru laguntzen eta laguntzaren gainean galde egizu zure herriko udalaren euskara sailean.

 

ZERBITZU HAUEK ESKURATZEKO, DEITU EDO IDATZI TELEFONO NAHIZ HELBIDE HAUETARA:

ERRENTERIA

Arantxa Etxezurieta

Tel.: 943 449 613

trebatzailea@errenteria.eus

Errenteriako Udal Hizkuntza politika saila

Merkatuzar Pablo Iglesias kalea, z/g

 

LEZO 

Maddi Etxebeste

Tel.: 688 680 053

kanpozerbitzuak@ttakun.eus

Lezoko Udal Euskara Zerbitzua

Donibane kalea, 2

 

OIARTZUN

Aitzol Perez de San Roman

Tel.: 943 260 182

merkatariostalari@tturttur.eus

Oiartzungo Udal Euskara Zerbitzua Fermiñene Etxea.

Aialde kalea, 2

 

PASAIA

Antton Cuadrado

Tel.: 943 004 330 (Luz. 215)

acuadrado@pasaia.net

Pasaiako Udalaren Euskara Saila

Euskadi etorbidea, 61

Dokumentuak

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak